Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

  •   Hasiera
  •   Jaurdunaldia, Hitzaldia, Kongresua

Jaurdunaldia, Hitzaldia, Kongresua : Jardunaldia


Izena:
Bakearen aldeko Astea 2010. Sortu bakerako guneak

Antolatzailea:
Enplegua, Gazteria eta Kirolak Saila

Hasiera-eguna (uuuu-hh-ee):
2010-01-25

Amaiera-eguna (uuuu-hh-ee):
2010-01-31

Azalpena:

Bakearen aldeko Astea 2010-ren irudiaBakearen aldeko Astea urtarrilaren 25etik 31era ospatuko da, “Sortu bakerako guneak” goiburuarekin. Aste hori antolatuz, Bilbok bat egiten du aurten ere urtarrilaren 30ean Mahatma Gandhiren hilketaren inguruan eta haren mezu ez-bortitzaren inguruan egiten den oroitzapenarekin.


Egitaraua:

Asteko egun bakoitzean jarduera bat egingo da. Sarrera dohainik izango da eta zabalik egongo da bakearen aldeko ekimenetan parte hartu nahi duten guztientzat.

  • Urtarrilaren 25a, astelehena:

    Bilboko Udalak Bakearen aldeko Astearen inguruan prestatu duen Adierazpen Instituzionala irakurriko da.
    - Adierazpen Instituzionala irakurketa (gaztelaniaz): http://www.youtube.com/watch?v=CSVsrFdMr98
    - Adierazpen Instituzionala irakurketa (euskaraz): http://www.youtube.com/watch?v=PPPI5vdtnXA
  • Urtarrilaren 26a, martitzena:

    Zine-foruma. “CheckPoint Rock” filma. 19:30etan, Bilborocken.
  • Urtarrilaren 27, eguaztena:

    Hitzaldia-eztabaida. “Tendencias actuales en conflictos armados y construcción de la paz”, Mariano Aguirre jaunarekin, Bakea eraikitzeko Zentroko zuzendaria, (Olso, Norvegia). 19:30etan, Bidebarrieta Liburutegian.
  • Urtarrilaren 29a, barikua:

    Dokumentala. “Mujeres en construcción”. Gero mahaingurua egingo da protagonistekin. 19:30etan, Bidebarrietako Liburutegian.
  • Urtarrilaren 30a, zapatua:

    Bakearen aldeko globoak askatuko dira, XXVI. edizioa. Eskolapioen ikastetxetik Arriaga plazaraino; globoak helmugan askatuko dira. Antolatzailea:Itaka-Escolapios Fundazioa. Hasiera: 12:00etan.
  • Urtarrilaren 31, domeka:

    Ibilaldia bizikletan. 12:00etan. Irteera Areatzan eta helmuga Casilda Iturrizar parkean egongo da. Omenaldia egingo zaie biktimei parkeko monumentuetan. Astearen amaiera.

Beste ekintza batzuk:

  • “ASTEBETE BAKERAKO” dokumentuaren argitalpena: haur eta nerabeek Bakearen aldeko Astean zehar lantzeko hainbat ekintza jasotzen dituen baliabidea da.
  • Bakearen aldeko ekintzak, ikastetxeetan, parrokietan, aisialdiko taldeetan,...
  • Komunikabideetan hedapena: Irratia, prentsa, web orria...

Ekitaldiaren lekua:
Bilbo
Hizkia:
Euskarazko jarduera
Doako jarduera

Ezagutzera eman:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200