Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

  •   Hasiera
  •   Sari eta Lehiaketak

Sari eta Lehiaketak : Lehiaketak


Izena:
JET LAG Bloggers

Antolatzailea:
Enplegua, Gazteria eta Kirolak Saila

Hasiera-eguna (uuuu-hh-ee):
2010-01-28

Amaiera-eguna (uuuu-hh-ee):
2010-03-08

Azalpena:

Blogari izan nahi duzu? Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak “JET LAG BIO 10. BILBAO URBAN EXPRESSIONS” antolatu du eta honen barruan JET LAG BLOGGERS.

18 urtetik 35era bitarteko gazteek har dezakete parte.

Aurkezteko epea: Urtarrilaren 28tik martxoaren 8ra bitartean.

Lugar de presentación: Interesatuek behean azaltzen dena bidali beharko dute Urtarrilaren 28tik martxoaren 8ra bitartean, helbide elektroniko honetara: info@bilbaojetlag.net

  • Curriculum bat orain dela gutxi ateratako eta argazki bat. Datu hauek azalduko dira: 
    - Izen-abizenak, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, jaioteguna eta harremanetan jartzeko telefonoa. 
    - Prestakuntza eta esperientzia profesionala, egonez gero. 
    - Bidaietan izandako esperientzia, jaialdiko hiriak edo antzekoak ezagutzen dituen. 
    - Zaletasunak, kezkak, talde eta elkarteetan izandako esperientziak. 
    - 2.0 munduan eta gizarte-sareetan izandako esperientziak eta kezkak. 
    - Hizkuntzen ezagutza eta gaztelaniaz, euskaraz edo jaialdiko hirietako hizkuntzaren batean mezuak idazteko gaitasuna. 
  • JET LAG BIO 10ari edota hirietako gazteen adierazpideei buruzko mezu (post) bat euskaraz edo gaztelaniaz. 
  • Lerro gutxitan, blog-ean argitaratzeko materiala nola antolatu edo orientatuko lukeen azaltzea (testuak, irudiak, norberak egindako bideoak eta abar izan daitezke).

Hautatzen den bakoitzari 1.000 € emango zaizkio. Guztira 6 kandidatura izango dira.

  • Deialdiaren oinarriak (Pdf - 555 KB). OHARRA: JET LAG BLOGGERSen aurkezteko epea 2010eko martxoaren 8ra arte luzatu da.

Ekitaldiaren lekua:
Enplegua, Gazteria eta Kirolak Saila
Hizkia:
Euskarazko jarduera
Doako jarduera

Ezagutzera eman:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200