Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Jarduerak

Bilboko mendiko ibilbideak

BILBOKO UDALAK 8 TRIPTIKO ATERA DITU URIKO BARRUTI GUZTIETATIK MENDIAN ZEHAR EGIN DAITEZKEEN 8 IBILBIDE EZAGUTARAZTEKO

Bilboko Udalak triptikoak atera ditu herritarrei Bilboko barruti guztietatik mendietan eta bidexketan zehar egin daitezkeen ibilbideak ezagutarazteko.

Ekimen horrekin, Obra eta Zerbitzuen Sailak Bilboko mendiek eskaintzen dituzten aukeren berri eman gura du, bere pasealekuak eta Bilboko barruti guztietan oinez egin daitezkeen ibilbideena, hau da, autoa hartu barik. Zortzi triptiko dira, lagungarri Bilbo inguruko mendialdeko zortzi gailur ezagutu nahi dituztenentzat

foto monte distrito 1
1. barrutian: Sarrikoko parketik 4,8 kilometro eginda Elorriaga mendira heldu daiteke.



foto monte distrito 2
2. barrutian: Etxebarria parkera heltzeko bidezidorren arteko bidearen abiaburua da Udaletxea.




foto monte distrito 3
Iturritxualdera (Avril mendia) iristeko bidea, 3. barrutian, Europa parkean hasten da eta 7 kilometroko luzera du.


foto monte distrito 4

4. barrutia: Larreagaburu parketik Egirletako (Santo Domingo) gailurrera iristen da.



foto monte distrito 5
Harrobi plazatik, 5. barrutian, baso arteko bidexka batetik Bolintxu pasa eta Abusuko Ibai Eder parkera heltzen zara.




foto monte distrito 6
Pagasarri da bilbotar gehien hartzen duen parkea. Bilboko erdialdetik, Moiua plazatik, abiatu behar da eta 9,4 kilometro eta 347 metroko aldapa egin ondoren iritsiko zara hara.



foto monte distrito 7
7. barrutia: Eskurtze parketik Arraiz mendiko zelai eta askaldegietara heltzen zara, eta 8. barrutian, Termibusetik abiatu eta Kobetamendira hel daiteke. Han parrillak, iturri bat eta aisialdirako lekua daude.

 

Obra eta Zerbitzuen Saila lanean ari da mendiok egokitzeko eta, horrela, egunetik egunera jende gehiago joan dadin uriko espazio naturalak gozatzera. Barrutiko Udaltegietan, turismo-bulegoetan, udal bulegoetan eta abarretan banatuko dira triptiko horiek.

Bilboko mendiek guztira 963 hektarea dituzte, hau da, 9,6 milioi metro karratu.60 kilometro baso-bide daude eta bertan lasai egoteko 317 mahai, 155 paperontzi, 31 barbakoa, , 91 jarleku, 15 iturri eta umeak jolasteko 5 gune jarri dira. Gainera, Bilboko mendietan 5 ur-andel daude suteak itzaltzeko.

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200