Euskararen aldeko jarrera eta erabilera sustatzea da egitasmo honen egiteko nagusia. Euskararen normalizazio prozesuan, kultur jarduerek duten garrantzia uka ezina da, eta euskararen erabilera sustatzearren, erabilpen askeko esparruetan euskarazko eskaintza zabaltzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, erakargarria eta berritzailea den euskarazko eskaintza kulturala eskaintzea da egitasmo honen helburu nagusietakoa.
Harrapazank! Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera antolatutako ekimena da, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) ezarritako helburuak —hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza— oinarritzat hartzen dituena.
Topaguneko dinamizatzaileek komunikazio kanpaina egiten dute Bilboko ikastetxe eta institutuetako gazteen artean programa osoaren informazioa emateko. Horren ondorioz, hainbat gaztek izena ematen dute lehiaketetan edo ikastaroetan parte hartzeko.
Urtez urteko programak:
Web orria: www.harrapazank.com
Ikusi bideoak: