Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Musika : Jazz-blues


Izena:
Bilbao Distrito Jazz 2009

Hasiera-eguna (uuuu-hh-ee):
2009-03-06

Amaiera-eguna (uuuu-hh-ee):
2009-04-24

Ordua:
20:00

Oharrak:

Doako kontzertua, aretoa bete arte
Gonbidapenak (gehienez, pertsonako 4) kontzertua izango den toki berean jasoko dira, kontzertua hasi baino ordu bi lehenagotik.
(Ametzola Geltokian sartzea libre izango da)


Egitaraua:
 
  • Bilbao Distrito Jazz 2009-ren irudiaMartxoaren 13a: KEVIN BROW QUARTET “Koptor”

    Lekua:La Bolsa Udaltegia
    Ordua: 20:00

    Taldea: Jacob Anderskov (pianoa). Lotte Anker (saxoa). Chris Jennings (kontrabaxua). Kevin Brow (bateria)

    Kevin Brow bateria-jole kanadarra Danimarkan bizi da eta “Koptor” aurkezten digu. Disko hau Kevin Browek berak egindako gaiekin dago osatuta. “Gaiek izaera erritmiko argia dute eta orokorrean konplexutasun harmonikoa saihestu egiten da horietan. Moldaketetan eta erritmo-aldaketetan sorpresa eta laukoteko kideen arteko elkarrizketa bilatzen ditu, non eta lirismoz beteriko inguru batean. Horrela, erritmoa da protagonista eta sendo, erabateko eta dinamiko azaltzen da. Hau guztia laukoteko liderrak entzuteko eta gaietan sakontzeko duen gaitasunari esker”. Víctor Bobeche (TOMAJAZZ).
  • Martxoaren 20a: EDUARD PÉREZ QUARTET

    Lekua: Deustu Udaltegia
    Ordua: 20:00

    Taldea: Javier Vercher (saxo tenorra). Dan Rochlis (gitarra). Edward Pérez (kontrabaxua). Borja Barrueta (bateria)

    Nueva Yorkeko kontrabaxu-jole honek lider moduan egindako hirugarren diskoa aurkezten digu. Diskoan hainbat gauza konbinatzen ditu, hala nola: jazz modernoan lehendik eduki duen prestakuntza, batetik, eta, perkusio eta tradiziozko musika afro-latinoa, bestetik. Azken hau Nueva Yorkeko Latin Jazzeko handiekin joz eta Perun urte bi emanda izandako eskarmentuaren ondorioa da.
    Nueva Yorkeko klubik garrantzitsuenetan ohikoa, kontrabaxu-jole hau ezaguna da duen trebetasun apartagatik, musikaltasunagatik eta musika-estilo askotan duen esperientziagatik. Bere baxuaren lerroen sormena kontuan hartzen dute lider garrantzitsu askok hura aukeratzeko orduan. Besteak beste, hauekin batera egin ditu grabazioak eta jo du: Seamus Blake, Mark Turner, Kenny Werner, Lionel Loueke, Miguel Zenón, Ari Hoenig eta Perico Sambeatekin.
  • Martxoaren 27a: JUAN DE DIEGO TRIO “Panza de Burro”

    Lekua: Bidebarrieta Liburutegia
    Ordua: 20:00

    Taldea: Juan de Diego (tronpeta & flugelhorn). Dani Pérez (gitarra). Joe Smith (bateria)

    Bilbotar tronpeta-joleak 20 disko grabatu eta Bartzelonan 15 urte baino gehiago emanda, hiru instrumentuentzako bigarren diskoa aurkezten digu. Errepertorio anitz, zabal eta klitxe bakoa: melankolia, popa, atzamarka bakoa (arañazos free), umorezko ukituak eta erreferentzia postmodernoak biltzen ditu. Juan de Diego, tronpeta-jole heterodoxoa eta melodia-egile ona da. Mundu oso bat kondentsatzen du poltsikoko hirukote batean: tronpeta, gitarra eta bateria. Dave Douglasi hartu dizkio koordenadak, egia da; baina kaligrafia gero eta bereagoa du. Haize freskoaren bolada bat.
  • Apirilaren 3a: JOEL HARRISON & CHRISTIAN HOWES QUARTET

    Lekua: San Frantzisko Udaltegia
    Ordua: 20:00

    Taldea:
    Joel Harrison (gitarra). Christian Howes (biolina). Jordan Perlson (bateria). Stephan Crump (kontrabaxua)

    Joel Harrison lan asko egin dituen musikaria da, gainera oso erraz moldatzen dena. Horrela bada, gitarra-jole, musikagile eta kantari sailkatzeko orduan zaila da; izan ere, dena sartzen da bere-berea duen ikusmoldean: Musika klasikoko orkestrentzat idazteai, ganbera-musika egitea, disko country bat grabatzea, Norah Jonesen abestiez ere disko bat egitea edo Dave Liebman edo Uri Caine bezalako kideek osatutako hiru jazz-taldetako liderra izatea; hori dena sartzen da haren enfokean. Oraingo honetan laukote bikaina dakar: Christian Howes, jenio garaikidea, biolin-jole; eta Wayne Krantz, Vijay Iyer, Kenny Werner, David Binney eta beste askorekin jo eta grabatu duen luxuzko atal erritmikoa.
  • Apirilaren 8a: MIKEL BIKANDI QUARTET

    Lekua: Barrainkua Udaltegia
    Ordua: 20:00

    Taldea: Mikel Bikandi (gitarra). Ruben González (saxo altua). Carlos “Tato” Gracia (kontrabaxua). Iñaki Jaio (bateria)

    Mikel Bikandi gitarra-jole eta ,musikagile bizkaitarraren bilakaera oso interesgarria da. Gai berriez eta Jazzaren stardard batzuen moldaketez egindako proiektua aurkezten digu. Proposamen hau karrera-amaierako proiektua prestatzen ari zela sortu zen, ikasketetan ikasitako hainbat baliabide eta teknika erabiltzen ari zela.
    Musikenetik (Euskadiko Goi-mailako Musika Eskola) zenbait musikari bikain irten dira eta, badirudi, Bikandi horietakoa izango dela. Aurrerantzean, hurbiletik egin beharko dugu gitarra-jole honen jarraipena.
  • Apirilaren 17a: MARTIN LEITON BAND “Medium”

    Lekua: Begoña Udaltegia
    Ordua: 20:00

    Taldea:
    Kike Perdomo (saxoak). Moisés Sánchez (teklatuak). Martin Leiton (kontrabaxua, baxu elektrikoa). Borja Barrueta (bateria)

    Medium Martín Leitonen konposizioetan oinarritutako proiektua da. Konposizio horiek laukote batek jotzeko daude pentsatuta: saxo tenorra eta sopranoa, fender rhodes eta pianoa, kontrabaxua eta bateria. Eragin ugari du: jazz, nu-jazz, funk, latin, flamenkoaren eta abarren eraginak; eta proiektu akustiko batean ondo integratuak. Proiektu hori melodiaren, harmoniaren eta erritmoaren aldetik oso landuta dagoen musika lau musika-jolek jotzeko orduan izandako adierazpen-modutik sortu zen; modu oso pertsonalean, organikoan eta bat-batekotasunak funtsezko lekua duen adierazpen-modutik sortu zen.
  • Apirilaren 24a: ASSTRIO

    Lekua: Ametzola Geltokia
    Ordua: 20:00

    Taldea: Arecio Smith (teklatuak). Santi Careta (gitarra). Santi Serratosa (bateria)

    Bartzelonako hirukote honen musikan bat egiten dute jazzak, funkak eta rockak; eta horiek oso modu pertsonalean daude konbinatuta. Ez du ematen, ez acid jazz, ezta jazz-funk ere; hori bai: groove da haien proposamenaren gakoa. funky ematen du eta hammond-en revival edo itzuleratik sortutako taldetzat har genezake. Medeski, Martin & Wood, Lary Goldings edo The James Taylor Quartet-en ildotik, baina datu hau emateak ere ez du asko laguntzen Asstrioren gaiak entzunda zer aurkituko duen ideia bat egiteko.

Ekitaldiaren lekua:
Barrutiko Udaltegietan, Bidebarrieta Liburutegian eta Ametzola Geltokian
Hizkia:
Euskarazko jarduera
Doako jarduera

Ezagutzera eman:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200