Su ikusgarriak dira, duda barik, Bilboko Jaietako ikuskizunik jendetsuena. Beste behin, gaueko hamar eta erdietatik aurrera ehunka mila pertsona bilduko dira itsasadarraren ertzetan edo igoko dira Artxanda magalera edo beteko dituzte hiriko balkoiak su ikusgarriekin gozatzeko, erakusketako programarekin eta Bilbao Hiria Su Ikusgarrien Nazioarteko XIX Lehiaketa Nagusian.
| Zapatua 15 | Domeka 16 | Astelehena 17 | Martitzena 18 | Eguaztena 19 | Eguena 20 | Barikua 21 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Lehiaketa PARENTE FIREWORKS (Italia) | Erakusketa | Lehiaketa FESTIVAL (Erresuma Batua) | Erakusketa PEÑARROJA (Castelló) | Lehiaketa VULCANO (Madril) | Erakusketa OSCENSE (Huesca) | Lehiaketa FIRST CLASS (Alemania) |
| Zapatua 22 | Domeka 23 | |||||
| Erakusketa PIROFANTASIA (Valentzia) | Lehiaketa ASTONDOA (Bizkaia) |