Aurten, Aste Nagusian urtemuga bi ditugu gogoratzeko. Alde batetik, Marijaiaren 30. urtebetetzea. Mari Puri Herreroren sormen artistikoaren fruitu den pertsonaia honek ezin hobeto adierazten du Bilboren jai giroa. Aurten, horrez gain, 1983ko uholdeak izan zirenetik mende laurdena beteko da. Gogoan dugun José Luis Robles jauna alkate zela izan ziren eta zoritxar asko sortu zituzten, noiz eta Aste Nagusian.
Zalantzarik gabe, uholde haiek mugarria izan ziren, Bilbok etorkizunari begira ekingo zion bidearen hasiera izan zirelako nolabait. Etorkizunaren aldeko apustua, batetik, eta ahalegin kolektiboa, bestetik; batez ere, Zazpi Kaleetan, Abusun eta Peñaskalen. Hori, aurrera egiteko. Lan handia egin behar izan zuten eta lan handi haren emaitza dugu Bilboren oraingo egoera.
Iragana gogoan dugu. Hala ere, gozatu behar dugu jaiekin. Aurten ere, hamaika ikuskizun eta ekitaldi izango ditugu kalean, uriaren bazter garrantzitsuenetan, hain zuzen. Ezaugarri eta jatorri askotako jendea batuko da horietan, jaietan ondo pasatzeko asmoak bat eginda. Muga bakarra gurekin jaigunean diren guztiekiko errespetua.
Zalantzarik gabe, Mari Jaia helduarora iritsi da eta horrekin batera Aste Nagusia bera. Hala ere, gazte jarraitzen dute jaiek aldartez, inoiz baino gazteago. Abuztuaren 16tik 24ra jaietan dagoen Bilboko alkatea naizen aldetik, hona nire hitzak: ongi etorri denok, bertako eta kanpoko guztiak, dibertsioaren erakusleiho honetara!
Gurekin jaietan egon ez daitezkeenak gogoan, Aste Nagusiaren edizio berezi honetan parte hartzera gonbidatuta zaudete denok. Ziur nago, Bilboren izaera ireki eta liberalarekin bat etorrita, jaietan ondo pasatuko dugula modu baketsuan. Beraz, ondo pasatu!
IÑAKI AZKUNA
Bilboko Alkatea