Antolatzailea: BILBOKO UDALAREN ENPLEGU, GAZTERIA ETA KIROL SAILA
OINARRIAK
1.- BALDINTZAK: Lehiaketan talde europarrek hartu ahal dute parte, baldintza hauek betetzen badituzte:
2.- MODALITATEAK: Partaideek lehiaketaren hiru musika motetatik bakar batean emango dute izena: Pop Rock, Metal edo Beste Joerak (ikusi adibideak). Hala ere, epaimahaiak, egokitzat joz gero, izen-emateak zuzendu ahal izango ditu.
3.- LEHIAKETAREN LEHENENGO FASEA: Musika munduko profesionalek osatutako epaimahaiak, aurkeztu diren banda guztietatik, lehiaketaren bigarren fasean parte hartuko dutenak aukeratuko ditu: 24 Pop Rockean, 10 Metalean eta 4 Beste Joeren motarako). Guztira 38 talde.
4.- LEHIAKETAREN BIGARREN FASEA: 2010eko irailetik abendura lehen fasean epaimahaiak hautatu dituen taldeek zuzenean joko dute Bilborock-La Merced aretoan. Lehiaketaren bigarren eta hirugarren fasean parte hartzen duten talde guztiek laguntza ekonomikoa jasoko dute Bilbora etortzeko eta bertan jotzeko gastuak ordaintzeko.
Bigarren fase honetan, musika arloko profesionalek osaturiko epaimahai batek, musikari loturiko gazteek osatutako beste epaimahai batek eta kontzertuetako entzuleek hauexek hautatu behar dituzte:
5.- LEHIAKETAREN HIRUGARREN FASEA: Metal eta Pop Rock modalitateetan hautatutako taldeek azken kontzertuetan joko dute. Azken kontzertuak izan ondoren, musika-arloko epaimahaiak hartutako erabakia emango da ezagutzera.
6.-JABEGO INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK ETA BAIMENAK: Lehiaketaren bigarren fasea hasi aurretik, parte hartzen duten taldeek jabego intelektualaren euren eskubideak defendatzen dituen erakundean euren abestiak erregistratuta dituztela egiaztatu beharko dute. Baldintza hori taldeen eskubideak babestearren eskatzen da.
Lehiaketan parte hartzen duten taldeek baimena emango diote Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailari, kontzertuetako irudiak eta grabazioak erakusteko; hori merkataritzako erabilerarik gabe.
7.-IZEN EMATEAK: Parte hartu nahi duten taldeek 2010eko ekainaren 1a baino lehen eman behar dute izena www.bilbao.net/bilborock webgunean, eta honakoak bidali behar dituzte: 3 abesti MP3 formatuan, argazki bat JPEG sisteman eta taldearen ibilbidea DOC (Word) formatuan.
Talde ezberdinek kanta bera ez aurkezteko, banda batek baino gehiagok partekatutako kanta edo txostenik ez da onartuko.
8.- SARIAK
8.1. Sariak eskudirutan:
8.2. Bestelako sariak:
Lehiaketaren filosofia eta logikarekin bat datozen sari gehiago egon daitezke.
Epaimahaiak sariak, edozein modalitatetakoak, eman gabe utzi ahal ditu.
9.- OINARRIEN ONARPENA: Lehiaketan parte hartze hutsak oinarri hauek onartzea dakar.
10.- BESTE BATZUK:
11.- INFORMAZIOA:
Tf.: 944 151 306
Faxa: 944 155 919
Helbide elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
Web orria: www.bilbao.net/bilborock