Johann Sebastián Bach (Alemania 1685-1750) Europako musikaren jeinu handienetakoa eta emankorrena izan zen. Bere familiak gutxienez 53 musikari garrantzitsu eman zituen zazpi belaunalditan.
Martxoaren 5, 6, 7 eta 8an, entzuleek bere obrak gozatu ahal izango dituzte Bilbon, izan ere, Musika-Música Jaialdiaren 8. edizioak konposatzaile bikain honi eskainitako kontzertu programa zabala eskainiko baitu. "BACH IS BACK”...
J. S. Bach musikari handien familia batean jaio zen Eisenach-en, Alemania ekialdeko Turingia eskualdean.
Bere aitak (Eisenach-eko biolin-jole eta musikaria) txikitatik irakatsi zion hari-instrumentuak erabiltzen eta bere osaba Johann Christoph-ek (konpositorea eta organo-jolea) organoa irakatsi zion. Baina, bat-batean, bederatzi urte zituela, umezurtz geratu zen. J. Sebastián gazteak, 15 urte zituela, bere anaia nagusiaren etxea utzi eta Alemaniako bideak urratu zituen bakar-bakarrik. Harrezkero, zenbait etapa bizi izan zituen, eta azkenak Leipzig-era eraman zuen (1723), non geratu baitzen 1750ean hil zen arte.
Kalean hainbat urte eman ondoren, Weimar izan zen bere laugarren etapa, eta garrantzitsuena. Lünebourg, Arnstadt eta Mülhausenen egon ondoren, Wilhelm Ernst dukeak eskatuta, 1708an Bach Weimar-era joan zen, non ospe handia baitzuen organo-jole gisa. Hiri horrek musikalki aberastu zuen. 1717an, Weimar-eko gortea utzi zuen Leopold de Anhalt-Köethen printzearen gortera joateko. Azken gorte horretan igarotako urteak izan ziren bere bizitzako urte zoriontsuenak, bere emaztea (bere lehengusina María Bárbara) gazterik hil bazen ere. Printzeak benetako adeitasuna eman zion eta oso adiskide onak bihurtu ziren. Egoera aproposa izan zen produkzio ugari sortzeko: kontzertuak, sonatak "Das wohltemperierte Klavier", suite eta partitak, orkestrarako oberturak, Branderbugoko Kontzertuak… 1723an, Kuhnau Kantaria hil zenean, haren kargua hutsik geratu zen eta zailtasun batzuk gorabehera (gaur egun onartezinak izango liratekeenak), Bach-ek hartu zuen kargua. Kargu bat bete zuen, beraz, sei mendetako antzinatasuna zuen erakunde batean eta horrek berekin zekarren haurrei musika irakastea (maiz gaitasun gutxikoak eta diziplinarik gabekoak) eta baita latineko ordu batzuk ematea ere. Zeregin bikoitz hori garai hartarako ere anakronikoa izaten hasia zen. Bach-ek hasiera batean sormen handia bazuen ere (48 kantata egin zituen urte bakar batean), pixkanaka eskolarekiko interesa galdu zuen eta bere konposizioen erritmoa motelduz joan zen. Bere bizitzako azken urteetan, musika eboluzionatzen eta estilo “adeitsua” inposatzen hasi bazen ere, Bach ez zen aldatu, Telemann ez bezala, hura ongi egokitu baitzen.
Bach–ek obra zail batzuk bakarrik idatzi zituen, eta isolamendu temati moduko batean itxi zen. Bere osasuna ahultzen hasi zen, begietako ebakuntza egin zioten, baina gaizki atera eta itsu geratu zen (Haendelen osasunean ere kalte handiak eragin zituen iruzurti berak egin zuen ebakuntza). Bach-en bizitza eta obrako alderdirik harrigarriena bere indar ikaragarria da. Esan genezake berak utzitako obra, bera bakarrik, Musikaren Europa dela. Mendelshon-ek XIX. mendearen hasieran iluntasunetik berreskuratua, barrokoaren errepertorioa duela zenbait hamarkadetatik ikertzen ari den egiazkotasunaren bilaketak birbaloratua, gaur egun, gure mendeko interprete onenek interpretazio sutsu eta zorrotza eskaintzen diote.
Haendel eta Domenico Scarlatti-ren urte berean jaio zen. Guztiz errotuta zegoen Alemanian, bere jaioterrian, eta erabat barneratu zen fede luteranoan. J.S. Bach-ek adimen eta jakin-min handia zuen, eta bere jeinu sortzailearen baitan barneratzen du Alemania iparraldeko kontrapuntisten herentzia (Boehm, Reinken, Buxtehude), Italiarren lirismo adeitsu eta dramatikoa (Frescobaldi, Vivaldi), eta gustu frantsesaren forma eta erritmoaren zentzua (Grigny, Couperin). Organo-jole eta kaperako maisu gisa izandako ibilbideko etapa desberdinetan (Lüneburg 1700, Arnstadt 1703, Mühlhausen 1707, Weimer 1708, Köthen 1717 eta, azkenik, Leipzig 1723), maisu-lanak egin zituen genero eta adierazmolde guztietan (operan salbu), nahiz eta ez zuen beti satisfazio pertsonalik lortu: eliz musika (koralak, moteteak, kantatak, pasioak, mezak) organorako musika (toccatak, fugak), teklatu edo instrumentu bakarlarientzako musika (kontrabaxua, biolontxeloa, flauta) (asmazioak, preludioak, eta fugak, suiteak, partitak), orkestrako musika (suiteak, kontzertuak). Bach-ek nolabait, mendebaldeko musikaren historia laburtu eta menperatzen du, bera da musika horren oinordeko, musika horretatik dator, izan ere, esan daiteke bere oinordeko askori erreferentzia gisa balio izan diela beti.