Bilbao.net,

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Erabilerraztasuna

Hasiera

Bilbao.net diseinu eta programazio erabilerrazen bidez garatuta dago, ahalik pertsona gehienei hura erabiltzeko aukera bermatzeko. Erabilerraztasun irizpideak World Wide Web Consortium (W3C) delakoaren WCAG/WAI gomendioetan oinarritzen dira.

W3C nazioarteko partzuergoa Interneteko teknologiak eta estandarrak ikuskatzeaz arduratzen da. Une oro, gomendio horiek aintzat hartutako erabilerraztasun mailarik handiena –hots, AAA maila– erabili da, Bilbao.net web gunea egiteko.

Halaber, web gune horretako iturburu kodea W3Ck gomendatutako XHTML eta CSS2 teknologien bidez garatu da, nabigazio gailu guztiak bereizita eta zuzen ikusteko eta estiloa eta edukia behar bezala banatzeko aukera ematen baitute.

AENORen IKT Erabilerraztasun Ziurtagiria

AENOR logoa. Produktu egiaztatua. IKT-en erabilerraztasunaWeb gune honek, AENORen IKT Erabilerraztasun Ziurtagiria lortu du 2008ko otsailaren 18an, 139803 UNE Arauaren arabera: “Aplikazio informatikoak ezgaitasuna duten pertsonentzat. Erabilerraztasun baldintzak webeko edukietarako". Ziurtagiri honek, W3Cren WAI lan-taldeak gomendatutako Erabilerraztasun Jarraibideetan “AA” maila betetzen dela egiaztatzen du.

Ziurtagiri honek, www.bilbao.net atarian du eragina. Ziurtagiri honetatik kanpo daude: Bilboko kale-izendegia eta Udala on line atala.

 

Erabilerraztasuna entzuteko urritasuna duten pertsonentzat:

Bilboko Udala aitzindaria da bere web orrialdearen edukia zeinu-mintzairara egokitzen.

Informazioa zeinu-mintzairan ikusteko, atal hauetan sakatu dezake:

Lasterbideak eta teklatuko laburbideak

Teklatuko zenbait laburbide sartu dira, web guneko orrietako puntu nagusietarako lasterbide gisa. Oro har, "alt" tekla beste tekla batekin (aurrerago emango dugun zerrendakoa) konbinatuz, aukera jakin batera iritsiko gara. "alt" tekla PC ordenagailuetan dago; Macintosh ordenagailuetan, zuriune barraren ondoko Komando teklak betetzen du "alt" teklaren eginkizuna.

  • Hasierako orrirako lasterbidea: alt+1.
  • Bilatzailerako lasterbidea: alt+2.
  • Laguntza orrirako lasterbidea: alt+3.
  • Web maparako lasterbidea: alt+4.
  • Irisgarritasunari buruzko orrirako lasterbidea: alt+5.
  • Iradokizunen eta kexen orrirako lasterbidea: alt+6.
  • Edukietarako lasterbidea: alt+9.

Halaber, orri bakoitzeko esteka batetik bestera lekualdatzeko aukera dago, tab tekla sakatuta.

Kolore profilak, eta testuaren eta interfazearen tamainak

Ezarritako irisgarritasun irizpideei jarraituta, Bilbao.net web gunea koloreak bereizten arazoak dituzten pertsonentzat egokitu da. Hori dela eta, kolore profil estandarraz gain, arazo jakin bakoitzera egokitutako profil alternatiboak ere prestatu dira. Profil batetik beste batera aldatzeko, web guneko goiko ezkerraldeko ikonoak sakatu behar dira.

Halaber, letra tipoen eta web guneko beste elementu batzuen tamaina guztiak inplementatu dira, unitate erlatiboen bidez. Horri esker, nabigatzaile bakoitzaren kontrolen bidez alda daiteke letra tipoen eta gainerako elementuen tamaina. Dagozkion menuen bidez erabil daiteke funtzio hori, baina baita, zuzenean, honako laburbide hauen bidez ere:

  • Internet Explorer : Control eta Saguaren gurpila.
  • Mozilla Firefox : Control eta Saguaren gurpila, Control eta - edo Control eta +.
  • Opera: Control eta Saguaren gurpila, Control eta - edo Control eta +.
  • Netscape: Control eta - edo Control eta +.
  • Safari: Comando eta - edo Comando eta +.

Salbuespenak

Eragozpen teknikoak edo erabilitako aplikazioen eskakizunak direla eta, litekeena da web guneko zenbait edukik aurretik aipatutako irisgarritasun arauak ez betetzea. Horrelako edukiak nabigatzailearen leiho berri batean aurkeztuko dira beti; eduki horien estekaren deskribapenean jakinaraziko zaizu edukia beste leiho batean azalduko dela.

Hala ere, erabilerraztasun-arazorik aurkitzen baduzu, edo gai horri buruzko azalpenik edo iradokizunik egin nahi baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan.

  • Logotipo de cumplimiento de XHTML 1.0
  • Logotipo de cumplimiento de CSS2
  • Logotipo de cumplimiento de tercer nivel de accesibilidad
Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200