Martxoaren 5ean, 6an eta 7an Bilbok musika klasikoaren jai handia biziko du berriz ere. “Musika-Música” festibalak Erromantizismoko musikaren distiraz beteko du Bilboko Euskalduna jauregia garai hartako “ikur” handietako lauren konposizioen bidez: Chopin eta Schumann, aurten bigarren mendeurrena ospatzen dutenak, Mendelssohn eta Liszt. 61 kontzertutan, 500 artista inguruk garai eta belaunaldi liluragarri baten soinuzko unibertsoa berpizteko, 1810eko belaunaldiarena.
Aurtengo programak pianoaren zaletuak zoratuko ditu, Erromantizismoko musikan nonahi aurki baitaiteke tresna hori. Ganbera-musikak eta musika sinfonikoak ere paper garrantzitsua izango dute orkestra handien eskutik, horietako batzuk 80 musikari baino gehiagoz osatuak. “Musika-Música” festibalerako Europako nahiz estatuko orkestra eta talde nagusiak hautatu dira, laukote, hirukote nahiz bakarlari prestigiotsuekin batera, Erromantizismoko lanak interpretatu ditzaten.
Bederatzigarren urte honetan 1810eko belaunaldia izango da protagonista eta berezitasun gisa Chopinek pianorako idatzitako obra osoaz gozatzeko aukera izango dugu, konposizio-urteen araberako multzotan banatu diren 14 kontzertutan.
“Musika-Música” festibaleko aretoak
Poeta erromantiko handien izenak jaso dituzten Euskalduna Jauregiko 4 areto hartuko dituzte Kontzertu profesionalek. Victor Hugo entzunaretoan, Becquer aretoan, Heine aretoan eta Leopardi aretoan izango dira kontzertu profesionalak. Berariazko areto bat jarri zaie kontserbatorio eta musika-eskoletako ikasleei (Lord Byron aretoa), baita hall edo atondoaren erdiko aldean dagoen kioskoa ere (Valdemossa).
Gainera, material diskografikoa saltzeko lekua ere izango du festibalak, kontzertu bakoitzaren aurretik eta ondoren erromesbide bihurtzen dena. Artistetako batzuek hara jotzen dute jarraitzaileak agurtu eta diskoak sinatzera.
Sarreren salmenta
Otsailaren 15etik aurrera:
Prezioak
Ezagutzera eman: