Astero, gure aretoek zortzi estreinaldi edo gehiago eskaintzen dituzte: batez ere, Hollywoodeko filmak eta autore zine bikaina. Hala ere, iristen zaiguna, nazioarteko zinematografi a produkzioaren lagun bat besterik ez da. Areto komertzialetan sartzeko oztopo gehiago aurkitzen dituen zine fantastikoa bere zentzurik zabalenean harturik, aurreko ekitaldietan bezala, gure zinemaldiak zine fantastikoaren onena erakustea du helburu.Atal Ofi zialak estreinazko hamabi fi lm izango ditu aurten, inoiz baino gehiago. Hauetako bati, 5.000 eurotako saria emango dio epaimahaiak Luzemetraia Onenari. Aurtengo ekitaldian beste sari berri bat izango da: genero honetan bere balioa erakutsi duen talentu gazteari eskainiko zaion Fant Saria. Aurtengo sari hau, Dagon, la secta del mar (2001) filmeko izaki fantastikoarena eta oraingo denboraldi honetan Para entrar a vivir filman protagonista lana egin duen Macarena Gómez aktore bikainarentzat izango da. Eta, beti bezala, aurrera jarraitzen dute Nontze Berri/ Nontze Flash sariek eta oso harrera ona izaten duen laburmetraien saioak ere.
Zinemaldian zehar, Jaume Balagueró (Los sin nombre, Darkness, Frágiles) zuzendari bikainak zine ikasketa bat eskainiko du Zinebiklub saioan. Fant Lab atal berria, ohikotasunetik aldentzen diren lanik sortzaileenetakoak eskaintzen saiatuko da: ekitaldi honetan autorearen animazio lan batekin zabalduko da atal hau (Blood Tea and Red String de Christine Cegavke). Duela bi urte Ramones: End of the Centuryk izan zuen harrera onaren ondoren, Fant & Rock-ek heavy kulturari buruzko heavy Metal: a headbanger´s journey, dokumental interesgarria aurkeztuko du. El veneno del cine, pantailaren atzeko errealitateari eskainitako beste saio batean, Al Lewis, Monster aitona ahaztezina izan zen Al Lewis-en konpromiso politikoaren berri izango dugu (Goodbye, America, Elías Querejetak ekoitzi eta Valladoliden saritua). Fant erreskatean atalak, ikusteko zaila den (El estrangulador de Rillington Place, Richard Fleischer bikainarena) fi lma, eta kalitate handikoa izan arren, Bilboko aretoetan estreinatu ez den (Brick) fi lmak berreskuratu ditu. Bestalde, Zine Asia atalak, gure artean oso ezaguna ez den Filipinetako zinea eskainiko digu.
Montería kolonbiar herrian izandako nerabezaroan zehar, Juan Felipe Orozco izeneko gazte batek Sam Raimi, Regreso al futuro eta Peter Jackson aktoreak eman zituen ezagutzera. Helduarora iristean, osagai fantastikoak zituen suspenseko fi lm bat egitea erabaki zuen, baina ez zitzaion oso erraza izan: bere herrialdean zinea egitea oso konplexua da eta apenas dagoen genero honetako tradiziorik. Datorren urtean hogeita hamar urte beteko dituen Juan Felipek, aurrera egin eta bere fi lma egitea lortu zuen. Roy Lee (The Ring, Infi ltrados) produktoreak kontratatu zuen Nikole Kidman protagonista duen ingelesezko bertsio berri bat zuzentzeko. FANT 13 ekitaldia inauguratuko duen Al fi nal del espectro dugu film hau.
Ateak zabaltzen ditu zine fantastikoak. Munduko eta irudimenaren ateak. Ausartu zaitez zeu ere ate horiek zeharkatzen.
Astelehena 7
Asteartea 8
Asteazkena 9
Osteguna 10
Ostirala 11
Larunbata 12
Igandea13
Ezagutzera eman: