Moda, musika, hiri kirolak eta partaidetza handia dira gakoak Jet Lag Festen programazioan, hirugarren ekitaldia izango den honetan. Jet Lag Fest 10 hazi egin da eta gai bloke bat gehiago erantsi du programazioan. Hala, bost dira, orain, programazio blokeak: Urban Kirola, Intervenciones, Moda y Tendencias, Musika eta, berrikuntza moduan, Ikuskizunak
JET LAG FLASHAK izena emateko epea irailaren 20ra arte luzatu du. Jaialdi horrek espazio bat eskaintzen die diziplina desberdinetan egindako lanak erakutsi nahi dituzten gazteei: musika, dantza, antzerkia, poesia, artea, bideo-sorkuntza... Formatu txikiko eszenatokia eskainiko zaie jaialdiaren barruan eta euren lana eszenaratzeko laguntza emango zaie.