Bilbao.net

  • Kolore estandarreko profila
  • Kolore urdineko profila
  • Kontraste handiko profila
2010-09-03

Euskara Sailaren Zerbitzuen Katalogoa

Euskara ikasteko diru-laguntza gurasoentzat

Zer da?

Gurasoentzako diru-laguntza programa da eta euskara-ikastaroen zenbatekoaren atal bat ordaintzen zaie, HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) homologatutako Bilboko euskaltegietan.

Diru-laguntza honen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da, batez ere, familian.

Igo orrialdearen hasierara

Nori zuzenduta dago?

  • Bilbon erroldatuta egon eta seme-alabak B edo D ereduan dituzten gurasoei.
  • Gurasoak euskaltegiko 0-3 mailan hasi beharko balu, semeak edo alabak gehienez 5 urte izan beharko ditu.

Igo orrialdearen hasierara

Nola egin eskaria?

Inprimakiak aurkezteko epea irailaren 1etik 15era da.

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Eskariaren inprimakia interneten, 010era deituta, Barrutietako Udaltegietan eta Euskara Sailean bete daiteke epea zabalik dagoenean.
  • Semea edo alaba ikastetxeren batean izena eman gabe badago, eskaria egiten duen aitak edo amak familia-liburuaren eta NANaren fotokopia aurkeztu beharko du. Baina ikastetxeren batean izena emanda badago, ez dago inolako agiririk aurkeztu beharrik, baldintzak zentroetan baieztatzen baitira zuzenean.

AURKEZTEKO TOKIA:

  • Aurrez aurre:
    • Euskara saila
      Venezuela Plaza, 2
      48001 Bilbao
      Telefonoa: 94.420.44.16
      Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara (Ekainaren 1etik irailaren 15era: 9:00etatik 13:00etara).
    • Barrutietako Udaltegiak
  • Telefonoz: 010
  • Web bidez:inprimakiak aurkezteko epean bakarrik egongo da esteka aktibo Udalaren web orrian.

Igo orrialdearen hasierara

Zertan datza?

  1. urratsa:Euskara Sailak eskari bakoitza gainbegiratzen du eta onartutakoen eta onartu gabeen zerrenda egiten du.
  2. urratsa: euskaltegi bakoitzari igortzen zaio programan onartutakoen zerrenda.
  3. urratsa: onuradun bakoitzak egokien iritzitako HABEK homologatutako euskaltegia aukeratzen du, baina kontuan izan behar du ikasturtean ezin dela euskaltegiz aldatu. Onuradunak aukeratu duen euskaltegira joan beharko du matrikula egitera.
  4. urratsa: aurkeztutako eskari bakoitzaren datuak egiaztatzen dira lehenengo hiru hilabeteetan: erroldatuta dagoen eta semea/alaba zer maila eta zer eredutan ikasten duen.
  5. urratsa: eskatzaileak eskainitako datuak programa honetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte, eskatzaileari telefonoz jakinarazten zaio ez dituela diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen.
  6. urratsa: Euskara Sailak zuzenean tramitatzen ditu diru-laguntzak euskaltegiekin.

Igo orrialdearen hasierara

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

  • Euskarako zinegotziaren urteko dekretua gurasoentzako euskara ikasteko diru-laguntzen baldintzak ezartzen dituena. Nahi duenak Euskara Sailean du ikusgai.

Igo orrialdearen hasierara

Informazio gehiago interneten...

Udaleko web orrian, honen bidez:

  • Bizi-ekintza:
    • Familia dut.Laguntza ekonomikoak
    • Informazio bila nabil. Semea/alaba hezi beharra daukat.
    • Diru-laguntzen edo laguntzen bila nabil. Ikasteko/trebatzeko sariak eta laguntzak
  • Profila:
    • Haurrak.Semea/alaba hezi beharra daukat.
    • Familia.Semea/alaba hezi beharra daukat. Euskara.
    • Familia.Prestakuntzarako laguntza ekonomikoak.
    • Ikastetxeak.Aita, ama eta irakasleentzako prestakuntza bila nabil.
    • Egoiliarrak.Prestakuntza bila nabil. Semea/alaba hezi beharra daukat.
  • Euskara ikasteko diru-laguntza gurasoentzat

Igo orrialdearen hasierara

Ohiko galderak

Matrikula egiterakoan, agiriren bat aurkeztu behar da?

  • Euskaltegian ez da agiririk aurkeztu behar. Euskaltegian onartutakoen zerrenda daukate eta, eskatzailea zerrendan dagoela egiaztatu ondoren, matrikula egin ahal izango du. Matrikula egitean ikasturte osoaren heren bat ordaindu beharko du.

Euskaltegiz alda daiteke?

  • Ikasturtean EZIN da euskaltegiz aldatu. Dena dela, ikasturtean euskaltegiz aldatzea erabakiz gero, karguak interesatuaren gain lirateke.
  • Ikasturte batetik bestera, BAI.

Zertan datza diru-laguntza?

  • Euskaltegian aurrez aurreko klaseetan matrikulatuz gero, onuradunak matrikularen heren bat ordainduko du eta Euskara Sailak gainontzeko bi herenak.
  • Ordenagailuzko autoikaskuntza metodoan matrikulatuz gero, Euskara Sailak 350€ ordainduko ditu.

Zer baldintza bete behar ditu ikastaroak?

  • 1. mailatik 12. mailara arte ikas daiteke (HABEren mailaketa).
  • Euskaltegietan aurrez aurreko klaseetan egunean 2 orduko klaseak izaten dira, urritik ekainera, eta 3 maila gainditu daitezke. Ordenagailuzko autoikaskuntza metodoa hautatuz gero, zenbait estratu gainditzea eskatuko zaio.
  • Eskatzaileak beste ikastaroren bat egitea erabakiz gero (trinkoa…) euskara sailak 2 orduko ikastaroa besterik ez du lagunduko diruz, gainerakoa interesatuaren kargu izango da.

Zer baldintza bete behar dira diru-laguntza jasotzeko aukera izateko berriro?

  • Euskaltegian aurrez aurreko klaseetan:
    • Gutxienez klaseen %70era joan behar da.
    • Ikasturtean 3 maila egin daitezke, baina 2 gainditu behar dira hurrengo ikasturtean diru-laguntza jasotzeko.
  • Autoikaskuntzan, metodoaren arabera, zenbait estratu gainditzea eskatzen da.

Matrikularen zenbatekoa ordaindu eta baldintzak betetzen baditut dirua niri emango zait?

  • Euskara Sailak ordainketa euskaltegiekin tramitatzen du zuzenean.

Laguntza jasotzen jarraitzeko, berriro ere eskaria bete beharra dago?

  • EZ. Euskara sailak egiaztatu egiten du laguntza hauek jasotzen jarraitzeko baldintzak betetzen jarraitzen duen (eskoletara joaten den eta emaitzak) eta interesatuari hurrengo ikasturtea hasi aurretik jakinarazten dio, eskarian adierazitako helbidean.

Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsultaren bat, kexaren bat edo iradokizunen bat egin nahi badut?

  • Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak hiritarren esku duZure Udalak aditzen dizuizeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritakoaren arabera tratatuko dituela datuak.

Igo orrialdearen hasierara

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Euskara saila
Venezuela Plaza, 2
48001 Bilbao
Telefonoa: 94.420.44.16
Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara (Ekainaren 1etik irailaren 15era: 9:00etatik 13:00etara)

Igo orrialdearen hasierara

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council
Ernesto Erkoreka Plaza 1. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa +34. 944 204 200